1. Ikastaroa -Sexu-genero sistema: Oinarrizko kontzeptuak (6h)

1. Ikastaroa -Sexu-genero sistema: Oinarrizko kontzeptuak (6h)

"Sexu-genero sistema: oinarrizko kontzeptuak" izeneko online den lehen prestakuntza-ikastaro honetan, bi eduki-multzotan egituratutako ibilbide bat egingo duzu. Bertan, gure gizartean eta, beharbada, Euskal Etxeetan ere, genero-desberdintasunak nola eraikitzen eta iraunarazten diren azaldua aurkituko duzu. Ildo beretik, sexu-genero sistemaren jatorria eta honekin harremana duten definizioak landuko dira – genero estereotipoak, rolak eta lanaren sexu-banaketa barne –, eta identitatearen eraikuntzan, maskulinitatearen eta feminitatearen nozioetan, botere-desberdintasunetan eta emakumeen eta zainketen ikusezintasunean sakondu ahal izango duzu. 

2. Ikastaroa - Berdintasuna kalitatezko elementu gisa Euskal Etxeen kudeaketan (16h)

2. Ikastaroa - Berdintasuna kalitatezko elementu gisa Euskal Etxeen kudeaketan (16h)

Online egiteko den bigarren ikastaro honetan, "Berdintasuna Euskal Etxeen kudeaketaren kalitate-elementu gisa" izenekoan, prestakuntza-ibilbide bat eskaintzen da, euskal etxeei laguntzen diena genero-ikuspegia beren kudeaketa- eta jarduera-arlo guztietan txertatzen. Lau modulutan zehar, ikasleek berdintasunean duten abiapuntuari buruz hausnartuko dute, genero-ikuspegidun lan-ildoak definitzen eta aplikatzen ikasiko dute, erabiltzaileekin nola erlazionatzen eta komunikatzen den berrikusiko dute, eta hura osatzen duten pertsonen barne-kudeaketan modu ekitatiboan sakonduko dute.

3. Ikastaroa - Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren prebentzioa Euskal Etxeetan: prebentzioaren garrantzia eta jarduteko protokoloak (16h)

3. Ikastaroa - Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren prebentzioa Euskal Etxeetan: prebentzioaren garrantzia eta jarduteko protokoloak (16h)

Hirugarren online prestakuntza-ikastaro honetan, "Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren prebentzioa Euskal Etxeetatik: prebentzioaren garrantzia eta jarduera-protokoloak" izenekoan, formakuntza-ibilbide bat aurkituko duzu. Ibilbide horretan, urratsez urrats ikasiko duzu emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko funtsezko kontzeptuei buruz, indarkeria matxistaren mota eta formen inguruan eta sexu-jazarpenaren arloan prebenitzeko eta jarduteko baliabideak, besteak beste.